XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21'GARREN IKASIKIZUNA
Salbaziñoa gizon guztientzat da.

290. Esteban'ek judarrai profeten eta Jesus'en eriotzaren errudun dirala dirautselako, judar erlejiño-agintariak ari eriotza emoten dautsoe.

Eta dongakeri orren ondoren, eraso andi bat egiten dabe Jerusalen'go Elizaren kristau guztien aurka.

Oneik Judea'n eta Samaria'n zear sakabanatzen dira, eta an Jaunaren Barri Ona zabaltzen dabe.

Oraintxe ikusiko dozu zelan eldu yaken Ebanjelioa jentilai, ainbat eragozpen izanarren be.

Elizea asi agiten da Jerusalen'dik at (kanpora).

291. Felipe da apostoluak euren eginkizunerako aukeratu daben zazpi gizonetariko bat.

Jazarpena asi danean, Felipe Samaria'ra doa eta antxe iragarten dau Barri Ona.

Laguntaldeak ardura andiz entzuten dautso Jaunari buruz dirautsen guztia; eta, egiten dauzan mirariak ikusirik, asko Jaunagana biurtzen dira.

292. Egun baten, bidean yoiala, etiopiar andiki bat aurkitzen dau.

Gizon au oso zintzoa zan, eta Biblia Santua irakurten ziarduan; baiña ez eban iñoiz be Jesus'i buruz ezer entzun.

Felipe'k argiro azaltzen dautso berak dakiana.

Andikia adoretu egiten da Jaunarena entzutean; eta biotzez sinisturik, Felipe'ren eskuetatik bateoa artzen dau.

Felipe'k erri ta urietan zear Barri Ona zabaltzen dau Zesarea'ko porturarte.

293. Jerusalen'en egozan apostoluak, Samaria'k Jaungoikoaren Itza onartu egin ebala jakitean, Pedro ta Yon bialtzen dautseez.

Felipe'k bateoa emon eutsen samaritar biurtuak, Pedro'k eta Yon'ek sendotu egiten dabez.

Barriro Jerusalen'era etortzerakoan, Jesus iragarten dabe auzunetan zear.